top of page

   Bihotz bihotzez eskertu nahi ditugu proiektu honetan sinetsi eta bakoitzak bere arlotik zer edo zer eskaini duenari. Abestietan kolaboratu duten abeslariak, Trikizioko musikariak abestien birmoldaketetan egin duzuen lan apartagatik, Haimar Arejitari proiektu honetan hartu duen inplikazio mailagatik, bere alboan izan dituen musikari eta teknikariei, Amets Arzallusi bere hitzengatik, Oier Plazari burua apurtzearren irudiengatik, Ainara Lasari gugan konfiantza izatearren eta Jokin Uraini bere hitzak gurekin partekatzearren. Ziurrenik baten bat aipatzea ahazten zaigu baina denei gure eskerrik sentituena.
 Eta nola ez, barroteen artetik etorri diren sorkuntza lanengaitik. Mertxi Ibon, Itziar, Karaka eta Poto. Baita zuri zeuri ere, esku artean izan dezakezulako iheslariak etxera ekarri eta euskal preso politikoak kalera ATERAko dituen proiektua.

 

Zure datuak bidaliak izan dira!

bottom of page